DONOSTIKO AQUARIUMERA GOAZ!
NOLA JOANGO GARA?
Donostira, autoz hala trenez joan gaitezke. Hala ere, nik kotxea gomendatuko nizueke, hurbiltasunagatik.
Aquariuma, "La Concha"-ko ondoan eta hainbat parkin ditu ondoan:
-Portuko parkingak: Okendo eta Boulevard parkingak, gutxi gora-behera aquariumetik 15 minutura. ( DOHAKOA)
- OTA-ko parking-a: Jorge Oteiza estatuaren ondoan, aquariumetik 3 minutura.
Urriaren 1eik, aste santurarte:
- Astelehenetik-ostiralera: 10:00- 19:00
- Asteburuetan, jai egunetan eta zubietan: 10:00-20:00
Aste santutik, ekainaren 30era eta iraila:
- Astelehenetik-ostiralera: 10:00- 20:00
- Asteburuetan, jai egunetan eta zubietan: 10:00-21:00
Uztailaren 1etik, abuztuaren 31-rarte
- Egunero: 10:00-21:00
PREZIOAK?
4 urte baino gutxiago: DOHAIN
4urtetik-12 urtetara: 6,50
Helduek: 13 euro
Prezio hauek alda daitezke, bisita gidatuak eskatzen baditugu, familia handiko kideak bazarete edo txartel bereziak badituzue. Behean, aquarium-aren web orri ofiziala jarriko dut non infortu ahal izango duzuen)
ZER IKUSIKO DUGU?
Aquariuma nahiko handia da. Sartu bezain laster, museo bat aukituko dugu, non arrainen eskeletoak eta itsasoarekin erlazionatutako tramankuluak ikusiko ditugu. Handik aurrera, gelen artean murgilduko gara, mundu osoko arrainak ikusiz. Azkenean, dendarekin aurkituko gara, edozein oroipen eraman ahal izateko.
IKUSTEAZ GAIN...
Aquarium honek, bisitak eskaintzeaz gain, umeekin aquariumean lo egiteko aukerak ematen dizkigu. Honen bitartez, arrainek gauean egiten duten bizitza ikusi ahal izateko.
Gainera ere, jatetxe bat ere dauka, eta urtebetzeak ospatzeko aukerak ere ematen ditu beste gauza batzuk batzuen artean.
Post hau oso luzea ez izateko, edozein zalantza argitu ahal izateko aquariumen link-a utziko dituet.
AQUARIUM DONOSTI
ONDO PASA ETA NATURAZ GOZATU!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina